logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdia Arabako hogei bat herritara iritsiko da abuztuan


Ampliar

Estatuko eta nazioarteko konpainien 14 ikuskizunek beteko dute programa, eta guztira 39 emanaldi eskainiko dira. Azken ekitaldiak 10.000 ikusle baino gehiago erakarri zituen.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 26a. - Araia-Asparreneko Umore Antzerkiaren Jaialdiak Arabako hogei bat herritara eramango ditu emozioa eta irria abuztuan, estatuko zein nazioarteko artista eta konpainien 14 ikuskizun biltzen dituen programazioaren bitartez. Hogeita seigarren edizio honen helburua da iaz izandako arrakasta bera izatea; izan ere, iaz, 10.000 ikusle baino gehiago izan ziren eskainitako emanaldietan.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Gotzon Lopategi Asparreneko Udaleko Kultura zinegotziak eta Javier Alkorta jaialdiaren zuzendariak gaur aurkeztu dute programa prentsaurrekoan, eta haren “kalitatea eta aniztasuna” nabarmendu dute hirurek. Komedia beltza, bakarrizketak, clown-a, zirkua, musika, amodio kontuak, gorputz hizkuntza eta antzerki klasikoa izango dira 2019ko kartelaren osagaietako batzuk.

“Araia-Asparreneko Umore Antzerkiaren Jaialdia zuzenean kateatzen da Arabako Kulturaren Plan Estrategikoaren ardatzetako birekin: kultura eskaintza deszentralizatzea probintziaren luze-zabaleran, eta landa ingurunean kultura jarduerak programatzea, Arabako herriak suspertzeko”, azaldu du Ana del Valek.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Araiako Programa jaitsi ezazu

Herrietako Programa jaitsi ezazu

Áreas: [Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua]