logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gatz Haranak gatzaren uztari hasiera eman dio, Iñaki Murua arabar sukaldariaren eta Carolina Sanchez sukaldariaren eskutik


Ampliar

Ikaro jatetxeko chefak, bere lehen Michelin izarra eskuratu zuenak sari horien azken edizioan, inauguratu du kanpaina. Gatzaren kanpainak irailaren erdialdera arte iraungo du

GATZAREN UZTALDIAREN HASIERA 2019 / INICIO DE LA CAMPAÑA DE LA SAL
Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 22a. Gatz Harana gatzaren uztan bete-betean murgilduta dago. Gaur inauguratu du kanpaina Iñaki Murua arabar sukaldariak; Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalezekin batera, gatzagak bisitatu ditu, duela milaka urtez geroztik produktu estimatu hori ekoizten den lekua. Era horretan, Añanako Gatz Harana Fundazioak, Añanako gatzagak leheneratu eta aintzarazteko ardura duenak, berriro goretsi nahi ditu tokiko produktuen alde eginez Añanako gatza aukeratu duten, eta, ondorioz, Gatz Haranaren enbaxadore bihurtu diren sukaldariak.

Muruarena ibilbide izugarri azkarra izan duen sukaldari goiztiar baten historia da; hain zuzen ere, Logroñoko Ikaro jatetxea ireki eta urte eta erdira, bere lehen Michelin izarra eskuratu zuen. Arabako Errioxan jaioa 1989an, Camino de Santiago BHIko Ostalaritza Eskolan egin zituen ikasketak, Santo Domingo de la Calzadan, eta jarraian Basque Culinary Centerrera joan zen, Sukaldaritza, Teknika eta Produktu masterra egitera.

Hasierako urteetan Guardian aritu zen lanean, bere jaioterrian. Batzokian ibili zen zerbitzari eta sukaldari, eta, beranduago, Amelibia jatetxean. Han lortutako ezagutza praktikoei esker, bere gaitasunengatik nabarmendu zen Martin Berasategiren jatetxean, bai eta Eneko Atxaren Azurmendin ere. Errioxako Venta Moncalvillo jatetxeko eta Eskuernagako Viura hoteleko sukaldeetan hartutako eskarmentua oso baliagarri izan zitzaion bere lehen jatetxea irekitzeko, Carolina Sanchez sukaldari eta bikotekidearekin batera. Harekin partekatzen du, hain zuzen, Michelin konstelaziora iritsi izanaren meritua.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA] [LURRALDE OREKA]