logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak ongietorria egin die Txernobylgo hondamendi nuklearrak kaltetutako umeei

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 19a. Gaur goizean, Arabako Foru Aldundiak ongietorria egin die Txernobylgo hondamendi nuklearrak kaltetutako ehun bat umeri eta udan haiek etxean dituzten arabar familiei.

Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek egin die harrera, Batzar Nagusietako Batzar Aretoan antolatutako ekitaldian. Ekitaldi horretan izan dira, halaber, Foru Gobernuko eta Batzar Nagusietako kideak, bai eta harrerak antolatzen dituzten elkarteetako ordezkariak ere (Sagrada Familia, Izaki eta Chernobileko Umeak GKEetakoak).

Arabako Foru Aldundiak ongietorria antolatu du, aurreko urteetan bezala, elkarteei eta familiei eskerrak emateko beren inplikazioagatik. 33 urte igaro dira historiako hondamendi nuklear handiena gertatu zenetik, baina Txernobylgo (Ukraina) zentral nuklearraren inguruan bizi diren pertsonek leherketaren ondorioak pairatzen dituzte oraindik. Ekimen solidario horri esker, ondorioak arindu egin daitezke neurri batean.

Araban dauden bitartean, mediku arreta ematen zaie harreran hartutako umeei, alderdi fisikotik eta emozionaletik indarberritzeko behar duten ongizatea areagotzen da eta kultura trukea sustatzen da, Arabako familiekiko eguneroko elkarbizitzaren bidez.