logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Santiagoko azokak Arabako herrietan jarriko du arreta 2019ko edizioan


Ampliar


Ampliar

Arabako Foru Aldundiak lurraldeko landa zona bizi eta garatzearen alde egiten duten pertsonak ezagutarazi nahi ditu eta aurten bereziki Mendialdeko kuadrilla

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 19a. Uztailaren 25a egun handia da Arabako egutegian. Santiago egunak, urtero bezala, nekazaritza eta abeltzaintzako azoka dakar eta, ohi bezala ere, unibertsitate campusaren ingurua izango da Arabako nekazariek eta abeltzainek landu eta hazitako elikagaiak eta abereak erakusteko lekua. Iaz Arabako Foru Aldundiak urtetan eta urtetan lehen sektorean lan egin eta ia eskerronik jaso ez zuten emakumeei eskaini zien azoka; oraingoan, berriz, foru erakundeak erabaki du arreta gunea jartzea Arabako landa munduan eta, bereziki, herrietan.

“`Herriak, Araba bizi batentzat` lelopean, argi utzi nahi dugu gure lurraldea hiriburua baino askozaz gehiago dela, herritar gehienak bertan dauden arren; Araba landa da, mendia da, natura da. Askotan jakintzat ematen dugu gure inguruko ezaugarriak modu autonomoan eusten direla, baina herriak eta haietako bakoitzeko bizilagunak dira Araba lurralde bizia bihurtzen dutenak”, esan du Eduardo Aguinaco Nekazaritza Saileko diputatuak. “Gainera, nahi dugu landa mundu horrek leiho bat izan dezala hirian; hori dela eta, oraingoan erabaki dugu Mendialdeko Kuadrilla izatea protagonista eta eskaintzeko duen guztia erakuts dezala”.

Azoka hain ospetsu egin duten ohiko atalak egongo dira aurten ere egun horretan. Arabako 50 ekoizle baino gehiago izango ditugu, lurraldeko elikagai eta edaririk hoberenen aukera batekin. Iaz bezalaxe, ekoizleen artean Trebiñuko ekoizleen ordezkaritza bat egongo da gonbidatuta aurten ere. Ez dira faltako landa ekimenak, bertan egongo baitira UAGA, Red de Semillas, eta nekazaritza ekologikoko elkarteak.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu