logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Neurri bereziak ezarriko dira udako hilabeteetan AP-1en izango den eskaeraren areagotzea kudeatzeko


Ampliar


Ampliar

Etxabarri Dibiñako bederatzi kabinak operatibo izango dira, eta langile gehiago ibiliko da seinaleztapen eta zaintza lanetan. Joan-etorri gehieneko uneetan orduko 1.800 ibilgailu baino gehiago ibiliko direla aurreikusi da.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 18a. - Arabako Foru Aldundiak neurri bereziak ezarriko ditu egokiro kudeatzearren udako hilabeteetako bidaietarako AP-1 autobidearen Arabako tartea erabiltzen duten ibilgailuen gehitzea, batez ere asteburu honetatik aurrera. Neurrietako bat da bidesaria kobratzeko kabina gehiago jartzea operatibo Etxabarri Dibiñako irteeran eta langile gehiago jartzea seinaleztapen eta zaintza lanetan.

Orduko 192 ibilgailu sartu eta 221 ibilgailu ateratzen dira batez beste bide laster horretatik Etxabarri Dibiñako bidesarian, baina zifra horiek gehitu egiten dira udan, eta 1.400 ibilgailu sar eta 1.800 ibilgailu irten litezkeela jotzen da. Bide Azpiegituren Sailaren mendeko Arabat sozietate publikoak kudeatzen du AP-1 autobidearen Arabako tartea, eta neurri bereziak hartu ditu eskaeraren bat-bateko gorakadak kudeatzeko eta erabiltzaileei behar bezala erantzuteko.

Ibilgailuen joan-etorririk gehien bihartik (uztailak 19, ostirala) igandera (uztailak 21) artean ibiliko da eta, bereziki, uztailaren 26, 27 eta 28ko asteburuan eta uztailaren 30etik abuztuaren 4ra bitartean. AP-1 autobidea erabiltzaile ugarik erabiliko duela aurreikusi da abuztuko bigarren asteburuan eta abuztuaren 9an eta 10ean ere.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu