logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arte Ederren Museoak Jesús Apellánizen lau obra sartu ditu erakusketa iraunkorrera

“Panoramika Berroztegietatik. Arabako Lautada”
Ampliar

“Panoramika Berroztegietatik. Arabako Lautada”

“Gasteizko ikuspegia. Olagibel kalea arkupeekin eta Done Mikeleko dorrearekin”
Ampliar

“Gasteizko ikuspegia. Olagibel kalea arkupeekin eta Done Mikeleko dorrearekin”

Omenaldia egin nahi dio horrela gasteiztar pintoreari, haren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrenean. Lau olio pintura dira: Gasteizen bi ikuspegi, Lautadako paisaia bat eta lore konposizio bat.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 18a. - Arabako Arte Ederren Museoak Jesús Apellániz Lópezen (1897-1969) lau obra sartu ditu aste honetan erakusketa iraunkorrera, duela gutxi foru erakundeari utziak: Gasteizko bi hiri ikuspegi, Arabako Lautadako paisaia bat eta lore konposizio bat. Lagin txiki horren bidez gasteiztar pintorea omendu nahi da, haren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena baita.

Erakusketa iraunkorrera sartu diren obretako hiru Alberto Viana eta Pilar Lizarralde senar-emazteen ondarekoak dira, eta laugarrena, José Ignacio Gutiérrez Ortizen familiaren dohaintza. Arabako Arte Ederren Museora doazenek aukera izango dute mihise eta/edo kartoi gaineko lau olio pintura horiek ikusteko Agustin Zulueta jauregiko kaperaurrean eta pinakotekaren egoitzan.

Jesús Apellániz López Gasteizen jaio zen 1897ko irailaren 21ean, eta guztiz finkatutako margolarien ekarpenekin —hala nola Ignacio Díaz Olano eta Fernando de Amáricaren ekarpenekin— bizi ziren Arabako artisten belaunaldikoa izan zen. Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan eta Madrilgo Academia de San Fernández akademian jaso zuen prestakuntza, eta, gero, Parisen eta Gipuzkoako Orio eta Zarautz herrietan bizi eta lan egin zuen.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [KULTURA]