logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

'Trans_Foko' proiektuaren bigarren edizioa lanen azken aurkezpenarekin bukatu da


Ampliar

Kultura eragileak eta sortzaileak trebatzeko Arabako programan 14 ikaslek parte hartu dute hilabete eta erdian

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 15a. Kultura eragileak eta sortzaileak trebatzeko Arabako 'Trans_Foko' programa, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak antolatua, gaur amaitu da, parte-hartzaileek egindako lanen azken aurkezpenarekin. Azken hilabete eta erdian, guztira 14 lagunek parte hartu dute ikastaro batean, zeinaren helburua izan baita beren lanbide garapena bultzatzea, beren proiektuak taxutzeko eta kudeatzeko tresna eta baliabidez hornituz.

Jardunaldi bat egin da, zeinean parte hartu baitute Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta Estibaliz Canto Gasteizko Udaleko Kultura eta Gizarte Etxeetako zinegotziak, eta hartan, ikasleek egindako lanak aurkeztu dituzte, askotariko gaiei buruz —besteak beste, identitatea eta esparru estrategikoa; kultura marketina, eskaintza eta negozio eredua; komunikazioa; eta finantziazioa— jaso duten prestakuntza oinarritzat hartuta egin dituztenak.

'Trans_Foko' programan izen handiko hizlariak izan dira, hala nola Carmelo Rodríguez (Enorme Studio, Madril), Inés Enciso (Primera Toma konpainiaren sortzaile eta zuzendarietako bat eta 'Campeones' laneko castingaren arduraduna eta coach-a), Eduardo Hermida (Ferroleko Las Meninas de Canido kultura elkartearen lehendakaria) eta Fundación Goteo (crowdfunding-a sustatzeko erakundea).

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [KULTURA]