logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Zinelekuk bihar hasiko du jendeari irekitako bere agenda, emanaldi, solasaldi eta performance-ekin


Ampliar

Programak, uztailaren 16tik 26ra arte, zinema protagonista duten hainbat jarduera eskaintzen ditu dohainik

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 15a. Zinelekuk (ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta agerketarako programa) bihar hasiko du jendeari irekitako bere agenda, solasaldi, film emanaldi eta performance-ekin. Jarduera programa hori erabat doan izango da, eta sektoreko hainbat profesional aipagarri izango ditu partaide, produktore eta zuzendariak, besteak beste.
Zineleku Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak antolatzen du Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.
Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Miren Fernández de Landa Gasteizko Udaleko Gazteria zinegotziak eta programaren zuzendaria den Ricardo del Condek gaur aurkeztu dituzte jarduera horiek prentsaurreko batean. Gasteizko hainbat tokitan egingo dira, hala nola Artium Museoa, Baratza aretoa, Montehermoso Kulturunea, El Jardín de Falerina eta Zabalganeko gizarte etxeko zabaldegia.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [KULTURA] [Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua]