logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Rentafacil-en onarpen portzentaia ia % 90ekoa da Araban


Ampliar

Arabako Foru Ogasunak etxera bidali dituen 115.018 aitorpenetatik 102.247 onartu dira, eta hori sekulako portzentaia ona da “Ogasunean konfiantza hobetu delako eta informazioa trukatu delako”, Itziar Gonzalo foru diputatuak adierazi duenez

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 15a. Rentafacil-eko azken kanpainan onartu den aitorpen kopurua (etxera eginda bidaltzen diren aitorpenak) gora eta gora doa, % 89ra heldu arte; iaz % 86,5 izan zen eta 2017an % 80,2. Horixe izan da Errentaren kanpainaren ondorio nagusietako bat, gaur goizean amaitu den balantzearen arabera. “Gorako joera horren zergatia izan daiteke hobetu dela informazio trukaketa eta Ogasuneko zerbitzuetan gero eta konfiantza handiagoa dagoela”, azaldu du Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak.

Izan ere, azken kanpainan aurkeztutako errenta aitorpenen % 74 Ogasunaren zerbitzuek egin dute, dela Rentafacil modalitatearen bidez, dela bulegoetan, jendearentzako arretaren bidez. “Herritarrengandik gero eta hurbilago egotea da Ogasunaren helburu nagusietako bat”, azpimarratu du Gonzalok, eta gogorarazi du garrantzitsua dela “izapideak erraztea eta zergadunei gero eta errazago jartzea”.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]