logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gatz Haranak argi eta soinu ikuskizun batekin hasi da bere urteurrena ospatzen


Ampliar

Duela 20 urte hasi ziren Gatz Haraneko gatzagen leheneratze lanak, eta gertaera horrek bat egiten du fundazioaren sorreraren hamargarren urteurrenarekin

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 12a. Añanako Gatz Harana ospakizunetan dabil. Gatzagen leheneratze lanak hasi zirenetik 20 urte bete ditu 2019ko urte honetan Arabako leku honek, eta ospakizun horrek bat egiten du fundazioaren sorreraren hamargarren urteurrenarekin. Erakunde hori haranaren eta haren inguru naturalaren finkatze, leheneratze eta birgaitze integralaz arduratzen da. Ospakizun horietarako, gatzagen arduradunek urteurrena ospatzeko ekitaldi batzuk antolatu dituzte, eta bihar bertan hasiko dira “Gatz Haranaren oroitzapenak" izeneko argi eta soinu ikuskizunarekin, zeinetan leku paregabe horretako bilakaera historikoaren birpasa egiten baita.

Azken 20 urteak bete-beteko iraultza izan dira Gatz Haranerako. Munduko gatz paisaia kultural garrantzitsuenetariko bat leheneratzeko proiektu konplexu hau 1990eko hamarkadaren amaieran jarri zen abian, eta hiru etapatan zatitu daiteke.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [LURRALDE OREKA]