logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ia 5.000 pertsonak egingo dituzte asteburu honetan enplegu publikoaren eskaintzako probak


Ampliar

85 administrari plaza, 6 zerga ikuskatzaile laguntzaile plaza eta 5 albaitari plaza eskuratzeko lehiatuko dira. Azterketak Europa Jauregian, Buesa Arenan, Arriagako kiroldegian eta Hegoalde Gizarte Etxean egingo dira.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 12a.- Ia 5.000 pertsonak egingo dituzte asteburu honetan Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorreko enplegu publikoaren eskaintzako probak, administrarien (85), zerga ikuskatzaile laguntzaileen (6) eta albaitarien (5) plaza hutsak betetzeko deialdietakoak.

Zerga ikuskatzaile laguntzaileen eta albaitarien plazetara aurkezten direnek gaur egingo dute lehenengo azterketa teorikoa, arratsaldeko lauretatik aurrera, Europa Biltzar Jauregian; administrarien lanpostuetarako lehiatuko direnek, berriz, proba bakarrean egingo dute zati teorikoa eta praktikoa bihar, larunbatarekin, ordu berean, toki bat baino gehiagotan.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Bigarren diputatu nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren, eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]