logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Fitch kalifikazio agentziak oso ongi altu (A+) kalifikazioa eman dio Arabako Aldundiaren kaudimen mailari eta aurreikuspena positiboa izatera pasa da


Ampliar

Egindako azken txostenean, Fitch Ratings agentziak nabarmendu du Arabako Foru Aldundiaren zorren egoera espero zena baino hobea izan zela 2018an eta, ondorioz, aurreikuspena egonkorra izatetik positiboa izatera pasa da. Horrez gain, lurraldeak sarrera finkoak eta ekonomia sendoa eta askotarikoa dituela azpimarratu du

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 11. Fitch Ratings kalifikazio agentziak oso ongi altuan (A+) mantendu du Arabako Foru Aldundiaren kaudimen maila. Egindako azken txostenean nabarmendu duenez, “Arabako Foru Aldundiaren zorren egoera espero zena baino hobea izan da 2018an, eta lurraldeak sarrera finkoak eta ekonomia sendoa eta askotarikoa ditu”. Horregatik aurreikuspena egonkorra izatetik positiboa izatera pasa da.

Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua pozik agertu da Fitch agentzia independenteak emandako kalifikazio altuarekin, eta gogorarazi du balio hori erreferente izan daitekeela finantza erakundeentzat, foru erakundearekin zorra kontratatu edo kredituak birnegoziatzeko orduan.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]