logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Euskal gizarte erakundeak lehenengo pausoak ematen hasi dira erruki erkidegoen sare bat sortzeko, pertsonei bizitzaren bukaeran laguntzeko


Ampliar

Proiektuak, zeina Arabako Foru Aldundiak sustatu baitu, nahi duena da “ez dadila bakarrik hil bizitzaren bukaeran dagoen pertsona bat bera ere”, esan du Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 11. Euskadi guztiko hamar bat gizarte eragile eta erakunde bildu dira gaur goizean Arabako Foru Aldundian erruki erkidegoen sare bat sortzeko, pertsonei bizitzaren bukaeran laguntzeko, zaintza aringarriak emateko eta dolurako. Bilera Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailak sustatu du, eta nahi duena da sare bat sortu lehenengo Araban, eta gero Euskadi guztira hedatu Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.

Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak bilera hastean esan duenez, Araba “haztegi ona da, eremu honetan inplikatutako elkarteak dauzka; hortaz, abian hasi gara sare hau taxutzeko. Hiru lurraldeetan badira udalerriak, non esperientziak egiten ari baitira, baina orain arte ez da lan koordinaturik egon, eta garrantzitsu iritzi diogu hura eraikitzeari”. Gizarte erakundeek koordinatutako esperientziak egiten ari dira jada Gasteiz, Bilbo, Getxo, Santurtzi, Donostia Zarautz, Azpeitia eta Orion, besteak beste.

“Erruki erkidegoen kontzeptua eremu jakin batean kokatu behar dugu; hain zuzen ere, berdinen artean laguntza eman, enpatia izan eta solidaritatearen eremuan. Ez da karitatea, ez dauka zerikusirik norbaitek pena eman eta hari lagundu behar izatearekin, ez da goitik beherako kontua. Ezpada berdinen artekoa”, esan du foru diputatuak; gainera, adierazi du zaintza aringarriak ez direla soilik lotu behar osasunarekin.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Gizarte Politiken Saileko foru diputatua]