logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

N-124 errepideko lotune berria behin betiko zolatzearen eraginez, lotunearen sarbideen mozketa egingo da denbora batez


Ampliar

Ostiraleko 22:30etik larunbateko 8:00etara bitartean

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 11.- N-124 errepidea Berantevillako saihesbidearekin eta AP-68 autobidearekin lotzen duen lotune berria behin betiko zolatze lanen eraginez, lotunearen sarbideak moztuko dira uztailaren 12ko, ostirala, 22:30etik uztailaren 13ko, larunbata, 8:00etara bitartean. Lan horietako seinalegileek in situ emango diete gidariei helmugaren arabera dauden ibilbideen berri.

Arabako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila N-124 errepidea bikoizteko lanak egiten ari da Ayuda ibaian (28 kilometroa) dagoen zubiaren eta Zambranako sarbidearen (31 kilometroa) artean dauden hiru kilometroetan. Proiektu honetan lotune bat jasotzen da, N-124 errepidea saihesbide berri baten bidez era seguruan lotzeko Berantevillarekin, A-68 autobidearekin eta Lacorzanillako industrialdearekin eta Zambranarekin.

Ostiraletik larunbaterako gauean egingo dira lotunea eta haren sarrera eta irteera adarrak osatzen dituzten bi biribilguneak, N-124 errepidearen 29 kilometroan kokatuak, behin betiko zolatzeko lanak, zirkulazio gutxi dagoen orduetan, ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko. Lan horiek egiteko, lotune horretako sarbideak moztuko dira, ostiraleko 22:30etik larunbateko 8:00etara bitartean.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatua]