logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Lana aurkitu dute Arabako enplegu anezketan parte hartu duten pertsonen % 65ek


Ampliar

Laneratze tasarik handiena izan da hirugarren edizioan. Cristina González: “Ondo funtzionatu dute eta jarraipena izango dute aurten”

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 11a.- Lanpostu bat aurkitu du Gasteizko (2), Laudioko eta Aguraingo enplegu anezketan parte hartu duten pertsonen % 65 inguruk azken hilabetetan hainbat sektoretako enpresetan. Programaren hirugarren edizioa antolatu da aurten eta laneratze tasa orain arteko handiena izan da.

Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak balantze positiboa egin du Santa Maria la Real Fundazioarekin, Telefonica Fundazioarekin, Europako Gizarte Funtsarekin eta Lanbiderekin elkarlanean abian jarritako programaren bidez lortutako emaitzei buruz. Gonzalezek ziurtatu du emaitzak “oso onak” direla, eta iragarri du ekimenak laugarren edizioa izango duela udazkenean.

Gasteizko (2), Laudioko eta Aguraingo enplegu anezkak 2018ko azaroan jarri ziren martxan, langabezia handiena duten Arabako eskualdeetan enplegua sustatzeko programa berezi baten harira. Hasiera batean, 62 langabetuk hartu zuten parte anezketan koordinatzaile banaren gidaritzapean, eta xedea argia zen: nork bere gaitasunak hobetzea, lan merkatua aztertzea eta enplegua lortzea.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Bigarren diputatu nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren, eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]