logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak erruki komunitateen sare bat bultzatuko du, pertsonei bizitzaren bukaeran laguntzeko


Ampliar

Gizarte Politiken Saileko foru diputatua, Emilio Sola, bihar bilduko da gizartea laguntza solidarioko partaide egin nahi duten ekimenetan adituak diren zenbait teknikarirekin

Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzarekin koordinaturik dihardu proiektu hau beste lurralde historikoetara eramateko

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 10a. Arabako Foru Aldundiak bultzatuko du erruki komunitateen sare baten sorkuntza, zeinak bizitzaren bukaeran dauden pertsonei eta beren ahaideei laguntzeko solidaritate balioekin konprometiturik dauden herritarrak eta Euskal Herriko udalak elkartuko baititu.

Proiektu horri heltzeko, Gizarte Politiken Saileko foru diputatua, Emilio Sola, bilduko da bihar, osteguna, toki eremuetan (Arabako lurraldean nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko beste lurraldeetan) hainbat gizarte entitateren bidez bizitzaren bukaeran dauden pertsonei eta beren ahaideei laguntzeko ekimenetan jada lanean diharduten zenbait aditurekin. Ondoren, Euskadin esparru horretan lanean ari diren udalak eta ekimenari lotu nahi diotenak ere hartuko dira kontuan.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]