logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzálezek Foru Gobernuaren programa eta osaera aurkeztu ditu


Ampliar

Cristina Gonzálezek eta José Antonio Susok nabarmendu dutenez, programa akordioak oinarriak ezarriko ditu “hazkunde ekonomikorako, kalitatezko enplegua sortzeko eta gizarte kohesiorako”

EAJk 6 gobernu arlo kudeatuko ditu, eta PSE-EE 3 sailen buru izango da



ARABAKO FORU GOBERNUA / GOBIERNO FORAL DE ÁLAVA
Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 5a. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak Foru Gobernuaren datozen lau urteetarako programaren oinarriak aurkeztu ditu gaur, eta helburu nagusitzat aipatu ditu hazkunde ekonomiko iraunkorra lortzea kalitatezko enpleguarekin batera, gizarte kohesioa eta Araba lurralde ‘bizia’ izatea. Halaber, iragarri du gobernu parekidea izango dela, eta EAJk 6 sail kudeatuko ditu, eta PSE-EEk 3 arloren ardura izango du.




José Antonio Suso EAJren Araba Buru Batzarraren lehendakaria eta Cristina González PSE-EEren Arabako idazkari orokorra ere izan dira aurkezpenean, bi talde politikoek izenpetutako programa akordioaren ardatzen berri emateko. Nabarmendu dutenez, akordio horrek egonkortasun politiko eta instituzionala bermatzen du, lehen aipatutako erronkei aurre egiteko behar diren politika publikoak garatzeko.

Prentsa oharra eta diputatuen curriculumak jaitsi itzazu

Áreas: [Diputatu Nagusia]