logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Berriz ere aukeratu dute Ramiro Gonzalez Arabako foru diputatu nagusi, bigarren agintaldirako


Ampliar

Hurrengo lau urteetan “Araba erreferente eta abangoardista izango den garai berri bati ekiteko proiektu handiak” egiteko konpromisoa hartu du. Diputatu nagusiak eskua luzatu die oposizioko taldeei: “Foru gobernu hau uneoro akordioetara iristeko prest dagoela ikusiko dute”

DIPUTATU NAGUSIAREN IZENDAPENA / DESIGNACIÓN DEL DIPUTADO GENERAL
Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 4a. Arabako Batzar Nagusiek Ramiro Gonzalez aukeratu dute berriz ere gaur arratsaldean Arabako diputatu nagusi izateko, eta horrela, Arabako foru erakundearen buru izango da bigarrenez. Inbestidura saioan berriz aukeratua izan eta gero, diputatu nagusiaren makila jaso du inbestidura ekitaldian, Arabako Batzar Nagusien presidente Pedro Elosegiren eskutik.

Diputatu nagusia izendatzeko saioa egun osoan zehar egin da Arabako Batzar Nagusietako Batzar Aretoan, eta prokuradoreek berriz ere Ramiro Gonzalez aukeratu dutenean amaitu da. Ondoren, inbestidura ekitaldia egin da.

“Hitz ematen dut Arabako Foruak, ohitura eta usadio onak gordeko ditudala, autogobernu eta askatasunaren seinale baitira, justizia handitzeko”, izan da diputatu nagusiak karguari zin egiteko erabilitako formula, eta horren ostean, Batzar Nagusietako presidenteak diputatu nagusiaren bereizgarriak eman dizkio: domina eta aginte makila.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [INSTITUZIONALA] [Diputatu Nagusia]