logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak beste sei Bonelli arrano txita sartu ditu Mendialdean


Ampliar


Ampliar

Ekintza hori Europako AQUILA a-LIFE proiektuaren zati da, eta helburu du mehatxatuta dagoen eta Europan lehentasunezko espezie den harrapari hori zaintzea

Partekatu berria
Antoñana, 2019ko uztailaren 3a. Arabako Foru Aldundiak beste sei Bonelli arrano txita sartu ditu Mendialdean, bi gaur goizean, eta lau joan den astean. Haietatik lau Frantzian itxian hazi dituzte, eta bi GREFAn (Madril), itxian ere. Gainera, badira bi hilabete ar gazte bat askatu zutenetik Izkin, zeina Martiodan suspertu baitzuten. Ekintza hori Europako AQUILA a-LIFE Aquila proiektuaren zati da –GREFAk koordinatzen du–; proiektu horretan Arabako Foru Aldundiak parte hartzen du eta asmo du espezie hori, gainbeheran dagoena, berpiztea.

Bonelli arranoa hegazti harrapari mehatxatua eta lehentasunezkoa da Europan. Iberiar penintsulan dago Europan duen populazioaren % 80 baino gehiago. Lau hamarkadatan, % 75eko gainbehera izan du penintsularen iparraldean. Hortaz, badira hainbat urte kontserbazioko neurri aktiboak hartzen direla, ez bakarrik Arabako Foru Aldundian, baita espezieak presentzia duen lurraldeetako erakundeetan ere. Hartara, Arabak Europako proiektu hau Nafarroarekin, Madrilekin, Mallorcarekin, Frantziarekin eta Italiarekin partekatzen du.
Áreas: [INGURUMENA]