logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak parke naturaletarako prestatu duen uztaileko agenda aurkeztu du, eta familia osoarentzako jarduerak izango dira


Ampliar

Ingurumen Sailak ezagutzera eman nahi ditu gure naturagune babestuetako espezierik mukerrenak, gauez bakarrik aurki daitezkeenak barne, hala nola gaueko tximeletak eta saguzarrak

Aldi baterako zenbait erakusketak osatzen dute eskaintza

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 2a. Arabako parke naturalek familia osoarentzako ingurumen jarduerak eskaintzen dituzte uztail osoan, gure naturagune babestuez gozatzeko bai egunez bai gauez. Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak udako hilak baliatu nahi ditu gure fauna eta florako espezierik ezezagunenetako batzuk ezagutarazteko. Izan ere, loraldiak eta polinizatzaileek bat egiten dute hilabeterik beroenetan, eta aukera ona da landara irten eta haiek ezagutzeko.

Aldundiak uztailerako eskaintzen duen agenda datorren larunbatean, uztailaren 6an, abiatuko da Izkiko parke naturalean, eta tximeleta mehatxatuenetako baten bila arituko dira. Apolo tximeleta berotze globalaren ondorioak jasaten ari den espeziea da; gero eta zailagoa da Araban hura aurkitzea, eta helduak udan baino ezin dira ikusi. Landara irteera bat eginez, herritarrei arazo horren berri eman nahi zaie, eta laguntza eskatu espezie mehatxatu hori bilatzeko. Jarduera hori uztailaren 20an ere egingo da, Aizkorri-Aratz parke naturalean.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Uztaileko jardueren egitaraua eta erreserbak egiteko argibideak

Áreas: [INGURUMENA]