logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak 10.000 euro gehiago jarriko ditu garun paralisia duten pertsonentzako Aspaceren aisialdi eta atseden programa finantzatzeko

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 2a. Arabako Foru Aldundiak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bitartez, 10.000 euro gehiago jarriko ditu Garun Paralisiaren eta Antzeko Asalduren Elkarteak (Aspace) kudeatzen duen Aisialdirako eta Senideen Atsedenerako Programarako.

GOFEren administrazio kontseiluak onetsi du gizarte erakundearekin 2019ko ekitaldirako izenpetutako hitzarmena aldatzea, eta horri esker, begiraleak kontratatu ahal izango dituzte, besteak beste. GOFEk 97.710 euro bideratuko ditu programa horretara aurten. Azken lau urteetan, Arabako Foru Aldundiak % 28 handitu du guztira Aspacek kudeatzen duen Aisialdirako eta Senideen Atsedenerako Programaren finantzaketa.

Programaren bitartez gauzatzen diren jarduerek eragin zuzena dute elkarteak artatzen dituen pertsonen ongizatean eta bizi kalitatean, familiei atseden hartzeko aukera ematen diete eta boluntarioen aldeko apustua egiten dute, kolektiboaren gizarteratzea lortzeko ardatz izan daitezen. 2018. urtean zehar 138 pertsonak hartu zuten parte aisialdirako programan.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu