logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Eskualdeko garraio zerbitzuak landa guneak eta eskualdeetako herri nagusiak lotuko ditu astelehenetik —bihartik— aurrera


Ampliar

Asteburuetan ere ibiliko da eta BAT txartela txertatuko da

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko ekainaren 30a. Eskualdeko garraio zerbitzu berriak modu erregularrean lotuko ditu, bihartik (uztailaren 1a, astelehena) aurrera, Arabako landa gune txikiak eta haien eskualdeetako herri nagusiak, non oinarrizko zerbitzuak baitaude (garraioa, osasuna, hezkuntza, kirol instalazioak, merkataritza, udal administrazioa, eta abar). 7/8 plazako ibilgailuz hornituriko hogeiren bat lineek egunero 5 eta 9 arteko joan-etorriak egingo dituzte.

Eredu berriak eskariaren araberako garraioa ordezkatuko du, eta hobekuntza nabarmenak dakartza; haietako bat da eskualdeetako herri nagusietara hurbiltzea. Eskariaren araberako oraingo garraioak erabiltzaileak beren bizilekuetatik garraio erregularreko geltoki hurbilenera eta alderantziz eramaten ditu, baina eskualde garraio berriak bidaiariak eskualdeko herri nagusira edo erreferentzia herrira eramango ditu.

Udalerri horietan, oinarrizko zerbitzuak daude (osasuna; hezkuntza; kirol instalazioak; merkataritza; udal, eskualde eta foru administrazioa, eta abar) eta Alava Buseko lineen bidez lotura daukate Gasteizekin eta lurraldeko beste herri batzuekin.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Gizarte Politiken Saileko foru diputatua]