logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Milioi bat eurotik gorako zorrak dituzten 37 zergadunek osatzen dute Arabako Foru Ogasunak gaur argitaratu duen zerrenda


Ampliar

Aldundiaren web orrian www.araba.eus eman dira jakitera gaur 2018ko abenduaren 31n guztira 119 milioi euroko zorra edo zehapenak dituzten pertsona juridiko edo fisikoen izenak

Neurri hori Iruzurraren aurkako Planaren barruan sartzen da, zeina Bizkaiko eta Gipuzkoako foru ogasunekin koordinatuta gauzatzen ari baita

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko ekainaren 28a. Arabako Foru Ogasunak gaur argitaratu du 2018ko abenduaren 31ra arte milioi bat euro baino gehiagoko zerga zorrak edo zehapenak zituzten zergadunen zerrenda. Zerrenda 37 zergadunek osatzen dute, zeintzuek, guztira, 119.026.329 euroko zenbatekoa baitute ordaintzeke Arabako erakundean; www.araba.eus web orrian edo esteka honetan ikus daitekeen bezala.

Ekimen hau Iruzurraren aurkako Planaren parte da, eta Arabako Ogasunak laugarrenez eman ditu jakitera berarekin zor handiak dituzten zordunen izenak. Aurreko argitalpena iazko ekainean egin zen eta aipatu beharra dago bost zordun gutxiago daudela aurtengo zerrendan eta ez dela zordun berririk.

Milioi bat eurotik gorako zorrak dituzten zerrenda

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]