logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

AGORA TeknoCamp campusaren hirugarren edizioa arrakasta handiarekin amaituko da


Ampliar

Parte hartu duen 100 ikasleek bihar jasoko dute beren diploma, astebetez zientziarekin eta teknologiarekin lotutako jarduerez gozatu ondoren

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko ekainaren 27a. Bihar amaituko da AGORA TeknoCamp teknologia campusaren hirugarren edizioa, oraingoan ere arrakasta handiarekin. Gazteek zientziarekin eta teknologiarekin lotutako jarduerez ikasi eta gozatu ahal izan dute astebetez Agora gizarte berrikuntzako prozesutik sortutako eta Euskal Herriko Unibertsitatearen, Egibideren, Ikaslan Arabaren, Innobasqueren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza duen proiektu honetan.

AGORA Teknocampen parte hartu duten 100 eskola-umeri diplomak emateko ekitaldiarekin bukatuko da bihar udako campus hori, non LHko 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek beste era bateko aisialdiaz gozatzeko aukera izan duten. Campus horrek era praktiko eta jostagarriaren bidez piztu nahi izan du zientziarako eta teknologiarako grina gazteenengan, bai eta, horrela, zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatu ere, txikitatik, Arabako Lurralde Historikoan. Horrez gain, berrikuntzarako mesedegarri diren gaitasunak sustatu nahi izan du, esaterako, talde lana.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA]