logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak ortzadar bandera atera du, LGTBI Harrotasunaren Mundu Eguna dela eta

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko ekainaren 27a. Arabako Foru Aldundiak, gaurtik hasi eta asteburu osoan, ortzadar bandera jarrita izango du Probintzia plazan, bihar, hilak 28, LGTBI Harrotasunaren Mundu Eguna dela eta. Horrez gain, ortzadarraren koloreez argituko du foru jauregiaren fatxada nagusia. Egun horren oroitzapena mundu osoan egiten da, 1969an New Yorkeko taberna batean homosexualen kolektiboaren kontra izandako polizia istiluak gogorarazteko. Istilu haietatik, kolektibo horren eskubideak aldarrikatzeko bakezko martxak sortu ziren.
Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA]