logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Urbanismo, patrimonio, riqueza y poder izeneko liburuak Erdi Aroko eta Aro Modernoko Gasteiz nolakoa izan zen erakusten du


Ampliar

Obrak XV. eta XVI. mendeetako Gasteizko gizartearen ikuspegi osoa eskaintzen du, Ernesto García Fernández, José Rodríguez Fernández eta Ismael García-Gómez egileen eskutik

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko ekainaren 27a. Arabako Foru Aldundiak Urbanismo, patrimonio, riqueza y poder en Vitoria-Gasteiz a fines de la Edad Media e inicios de la Edad Moderna izeneko lana aurkeztu du gaur goizean; liburu horretan, XV. mendearen bigarren eta XVI. mendearen lehen erdiko Gasteizko gizartearen gaineko ikuspegi osoa eskaintzen da. Argitalpen horren abiapuntua Ernesto García Fernándezek, José Rodríguez Fernándezek eta Ismael García-Gómezek jarri zuten, eta babesa eman diote Euskal Herriko Unibertsitatearen «País Vasco, Europa y América» izeneko ikerketa taldeak eta «Poder, sociedad y fiscalidad al Norte de la Corona de Castilla en el tránsito del Medievo a la Modernidad» ikerketa proiektuak.

“Obra honetan, XV. mendearen bigarren eta XVI. mendearen lehen erdiko Gasteizko gizartearen ikuspegi osoa eskaintzen da. Komeni da nabarmentzea hirietako eliteak ez zirela hiria menderatu eta beren interes pribatuak baliatu nahi zituzten Gasteizko familia dirudun gutxi batzuk bakarrik. Jende horrek bazuen publikoa zena ulertzeko modu bat, oharkabean joaten ezin utz dezakeguna, ikuspegi historikotik bidegabekeria barkaezinik egin gabe; eta, gainera, gizartean gainerako herritarrentzako erreferentzia eredu ziren. Gasteizko ekonomiaren garapenak eta gizartearen eta erakundeen eraketak asko diote zor talde hari; izan ere, barrura begirako eta kanpora begirako ikuspegi jakin bat zuen gizarte egituratua eta kohesionatua sortzeaz ere arduratu zen jende hura. Liburu honen ardatz nagusiak hiriko bizimoduko espazioak, aberastasuna, boterea, kultura, eliteak eta ondarea lotzen ditu, hurbiltze metodologiko eta dokumental berrietatik (materialak eta idatzizkoak) abiatuz”, azaldu dute egileek.
Áreas: [KULTURA]