logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak “B-Mentor” proiektua aurkeztu die turismo enpresa eta erakundeei


Ampliar

Mentoringean oinarritutako prestakuntza tresnak eskaintzen ditu

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko ekainaren 27a. Arabako Foru Aldundiak gaur aurkeztu dizkie Europako “B-Mentor” proiektuko prestakuntza tresnak Gasteizko Udaleko eta kuadrilletako teknikariei, trebakuntza zentroei eta turismoaren sektoreko agente pribatuei. “B-Mentor” proiektuaren asmoa da enpresen lehiakortasuna eta turismoaren sektoreko profesionalen gaitasunak areagotzea mentoring delakoan oinarritutako prestakuntzako baliabide batzuen bitartez.

Cristina González Calvar Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatuak hasiera eman dio gaur “B-Mentor” proiektuaren azken hitzaldiari, eta han izan dira erakunde publikoetako, trebakuntza zentroetako eta turismo arloko enpresetako (hotelak, bidaia agentziak eta abar) arduradunak. González Calvarrek profesional horiek animatu ditu aipatutako tresnak erabiltzera, sektoreko trebakuntzari “bultzada” emateko bitarteko gisa.

“Proiektu honek tresna baliagarriak eskaintzen ditu online zein aurrez aurreko trebakuntza ekimenak garatzeko mentoringean oinarrituta, hau da, turismo arloan ezagutza, esperientzia eta gaitasunak dituzten pertsonen aholkuen bitartez ikastea. Tresna horiek erabilgarri egongo dira gaurtik aurrera b-mentor.eu web atarian”, azaldu du.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Bigarren diputatu nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren, eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]