logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gorbeian egingo da bere 25. urteurrenaren ospakizuna, ingurumena errespetatzen duen lehenengo sektoreari omenaldia eginda

Josean Galerak, ingurumen diputatuak, abeltzain irabazlearenaren saria Mari Carmen López de Uralderi ematen
Ampliar

Josean Galerak, ingurumen diputatuak, abeltzain irabazlearenaren saria Mari Carmen López de Uralderi ematen

Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak eskerrak eman ditu abeltzaintza, baso eta nekazaritza sektoreak natura gunea errespetatuz egin duen kudeaketagatik, eta gogorarazi du ezen “natura ingurune honetan bizi izan direnak” direla “Gorbeiaren zaintzailerik onenak”

GORBEIA 25 URTE ANIVERSARIO
Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko ekainaren 21a. Gorbeiako natura parkeak bere 25. urteurrena ospatzen jarraitzen du, eta gaur goizean, han, larre loretsuen lehiaketaren sariak banatu dira, zeinaren xedea baita garrantzia ematea ingurumen kontserbazioarekin bateragarria eta errespetuzkoa den lehenengo sektorearen jarduerari. “Gorbeia ezingo litzateke ulertu hango bizilagunik gabe, ez eta hango abeltzaintza, baso eta nekazaritza baliabideen errespetuzko aprobetxamendurik gabe ere” gogorarazi du Josean Galera Arabako Ingurumen Saileko foru diputatuak. Parkearen ekologia balioen eta hango inguruetan bizi direnen bizitzaren artean egon behar den oreka aldeztu du hark.

Gorbeia 1994ko ekainaren 21ean izendatu zuten parke natural, eta duela 3 urtetik hona Natura 2000 Sareko natura gune babestuen artean ere badago. Euskal natura parkeetatik handiena da, 20.200 hektarea baititu harizti, pagadi, amezti, gaztainadi, ezki eta haltzaditan. Haren askotariko ekosistemetan, hauexek ere badaude: txilardiak eta mendi bazkak; haitzuloak eta harkaitzak, eta ibai sistema garrantzitsuak, hala nola Baia, Altube edo Arratia ibaien iturburuak.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [INGURUMENA]