logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Eskualdeko garraio zerbitzuak modu erregularrean lotuko ditu, uztailaren 1etik aurrera, landa guneak eta eskualdeetako herri nagusiak


Ampliar

Asteburuetan ere ibiliko da eta BAT txartela txertatuko da

Cristina González: “Arabako herri txikietan bizi direnen garraio publikoaren eskaintza hobetuko dugu”

Ibilbideei eta ordutegiei buruzko informazio guztia araba.eus/alavabus webgunean

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko ekainaren 21a. Eskualdeko garraio zerbitzu berriak modu erregularrean lotuko ditu, datorren uztailaren 1etik aurrera, Arabako landa gune txikiak eta haien eskualdeetako herri nagusiak, non oinarrizko zerbitzuak baitaude (garraioa, osasuna, hezkuntza, kirol instalazioak, merkataritza; udal administrazioa, eta abar)." 7/8 plazako ibilgailuz hornituriko hogeiren bat lineek egunero 5 eta 9 arteko joan-etorriak egingo dituzte.

Cristina González Calvar Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak gaur prentsaurrekoan iragarri du abian jarriko dela zerbitzu hori, eta azaldu du zeintzuk diren eskariaren araberako garraioaren ordez jarriko den ereduaren ezaugarriak. Eskariaren araberako zerbitzuak 2012. urteaz geroztik ematen ari zaizkie autobusen foru lineen geltokirik ez daukaten herri txikietan bizi diren arabarrei.

Eredu berrian hobekuntza nabarmenak daude, hala nola zerbitzua erregularra izatea eta eskualdeetako herri nagusiekin lotuta egotea, BAT txartela erabiltzeko aukera egotea ordainketa modu gisa eta modu horretan txartel arruntaren prezioa baino merkeago aterako da ordaindu beharrekoa, zerbitzua asteburuan ere emango da, eta web atariaren eta telefonoaren bidez erreserbak egiteko zentral bate ere egongo da.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [MUGIKORTASUNA]