logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Natura Zientzien Museoak mineral bilduma garrantzitsua jaso du dohaintzan


Ampliar

Igone Martinez de Luna diputatuak Jose Manuel Sanchisen bildumaren eta argazki artxiboaren lagapena onartu du foru museoarentzat

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 21a. Gaurtik aurrera, Arabako Natura Zientzien Museoak pieza gehiago izango ditu erakusgai. Erakusketa guneak mineral bilduma bat eta hari buruzko argazkiak jaso ditu Jose Manuel Sanchis valentziarrarengandik.

Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatu Igone Martinez de Lunari eta museoaren arduradun Jesus Alonsori eman die materiala emaileak. Biek ala biek nabarmendu dute dohaintzaren kalitatea eta eskerrak eman dizkiote Sanchis jaunari haren eskuzabaltasunagatik.

Mineral bilduma sistematikoa da eta mundu osoko aleak ditu. 1964an hasi zen Sanchis hura osatzen eta gaur egunera arte aritu da horretan. Jadanik desagertuak diren Espainiako zenbait meatoki historikotako piezak ere badira bilduman. Dohaintzari esker, Arabako Natura Zientzien Museoak lurraldeko askoz ale gehiago izango ditu hemendik aurrera.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [KULTURA]