logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Autobus elektriko adimentsua aurkeztu da Gasteizen: garraio sistema iraultzaile horrek hiriko 14 auzo konektatuko ditu puntako teknologiako 13 autobus elektrikoren bitartez, zeinak Irizar e-mobility-k ekoitziko baititu

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 20a. Gaur goizean ezagutu ahal izan da 2020tik aurrera Gasteizen autobus elektriko adimentsuaren zerbitzua emango duen ibilgailu modeloa; 14 auzo konektatuko dira puntuko teknologia duten eta % 100ean elektriko diren 13 autobusen bitartez. Irizar e-mobility enpresaren ieTram modeloa da. Urrezko Zeledonen plazan (Postetxearen aurrean) egin da aurkezpena. Alkate Gorka Urtaran, Garapen Ekonomikoaren eta Azpiegituren sailburu Arantxa Tapia, Arabako diputatu nagusi Ramiro González eta Irizar e-mobility-ko zuzendari nagusi Hector Olabegogeaskoetxeak hartu dute parte ekitaldian. BEA ezartzeko lanak Andre Maria Zuriaren jaien ostean hasiko dira, abuztuko bigarren hamabostaldian.

Gasteizko Udalak maiatzaren amaieran sinatu zuen kontratua Irizar E-Mobility, Yarritu eta LKSek eratutako aldi baterako enpresa-elkartearekin, BEA sistema ezartzeko. Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala lankidetzan aritu dira proiektua gauzatzeko. Lakuako gobernuak proiektuaren % 65 finantzatzen du. Aldundiak eta Udalak, berriz, % 17,5 jarriko dute bakoitzak.

Gaur goizean ibili da lehen aldiz Irizar etxearen ieTram ibilgailua Arabako hiriburuko kaleetan barrena. TUVISAk Agirrelandan dituen instalazioetatik abiatu da autobusa, Europa jauregira joateko eta bertan hartu ditu lehenengo bidaiariak: hedabideak eta agintariak. Biltzar jauregitik Urrezko Zeledonen plazara abiatu da ibilgailua. Han egongo da aparkatuta gaur, egun osoan (20.00ak arte), eta bihar, 10.30etik 14.00etara. Horrenbestez, lehenengo ikusnahiak dagoeneko igo ahal izan dira ibilgailura, eta dituen aurrerapen teknologikoak ezagutu dituzte. Argitu beharra dago oraindik hobekuntza eta aldaketaren bat egin beharko dela azkenean Gasteizen zerbitzu emango duen autobusaren behin betiko osaera eta diseinuan. Izan ere, egun hauetan hirira ekarritakoa Irizar e-Mobility-k munduan barrena erakutsi ohi duen modelo estandarra da.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputatu Nagusia]