logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Azkena Rock Festival jaialdia adinez nagusi bihurtu dela ospatzeko rockaren soinu enblematikoenak entzungai


Ampliar

40 artista baino gehiago arituko dira 5 agertokitan, jaialdiak iraungo dituen bi egunetan, eta emanaldi gehienak esklusiboak izango dira Estatuan

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019 ekainaren 19ª. Azkena Rock Festival jaialdiko antolatzaileek dena prest dute ekainaren 21ean eta 22an Gasteizen hemezortzigarren edizioa abiarazteko. Motorrak berotzeko, artisten zerrenda txundigarria aurkeztu dugu: Wilco, rock amerikarraren ikonoak, eta Stray Cats, rockabilly estiloaren legenda; The B-52s taldearen agur-bira; The Cult taldea 'A Sonic Temple’ bere disko esanguratsuenaren 30. urteurrena ospatzen ari da; Tesla taldea aurten Espainian ikusteko aukera bakarra izango da, Espainiako azkeneko bira egin zutenetik hamar urte igaro diren honetan; Deadland Ritual superbanda, Black Sabbath, Apocalyptica edo Guns n' Roses taldeetako musikarekin; Philip H. Anselmo & The Illegals taldeak Panteraren abestiz osatutako errepertorioa du; The Living End, azken hamarkadetako Australiako banda handienetako bat; Meat Puppets ospetsuak; Corrosion of Conformity taldea, bere disko enblematikoenaren 25. urteurrena ospatzen; aurreko talde guztiek kontzertu bakarra egingo dute, gurean; Neko Case, gaur egungo emakumezko kantautore garrantzitsuenetako bat; Tropical Fuck Storm, une hauetako sentsazio berrietako bat; eta Trashville-tik datorren rock & roll primitiboena Blind Rage & Violence, Los Torontos edo Pussycat & The Dirty Johnsons taldeekin; eta horrela guztira 44 artista osatu arte, jaialdiaren eremuko 5 agertokietan eta hiriko beste batean, bi egunetan.

Andre Maria Zuriaren plazan hasiko da festa goizero, honako hauen doako emanaldiekin: Tami Neilson ostiralean eta Danny & The Champions of the World larunbatean; musikarekin urteroko hitzordu berezia, hiria jaialdiko giroarekin kutsatzen duena eta plaza jaialdiko ikus-entzuleen eta gasteiztarren arteko topagune bihurtuta. Mendizabalako ateak 17:00etan zabalduko dira egunero. Eremu horretan, zuzeneko musika onena entzuteko aukera izateaz gain, Wall of Deatheko motoen orroa entzungai izango dugu, berriro ere, Azkena Rock Festival jaialdian, rock basatienaren erritmoari jarraikiz, egunean lau saiorekin; eta Trashville-n muturreko borroka mexikarra berreskuratuko dugu, hau da, giltza eta akrobazien ikuskizuna, maskaradun borrokalari beldurgarrien eskutik, egunean hiru saio zirraragarri izanik. Logistikako kontuak direla eta, Trashville-ko ordutegia aldatu egin behar izan dugu.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [KULTURA]