logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak kultura eskaintza bultzatu du, udarako 120 ekitaldi prestatuta


Ampliar

Arabako 67 herritan hainbat kultura jarduera izango dituzte udan, besteak beste, Korterraza Araba, Antzinako Musika, MagialdiAraba eta Organo Jaialdiaren programei esker

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko ekainaren 19a. Arabako Foru Aldundiak, lurraldeko hainbat eragile eta erakunderekin batera, ahalegin handia egin du beste behin ere, udan lurraldeko azken txokoraino ekitaldiak eramango dituen kultura programazio bete-betea diseinatzeko. Foru erakundeak guztira 120 jarduera bultzatu ditu, musikatik magiara, tartean antzerkia eta zinema direlarik, zeinak Arabako 67 herritan egingo baitira.

Udaro bezala, ekitaldiak ekainean bertan hasiko dira, Korterraza Arabarekin. Programa horren bidez, 32 film labur zinematografiko emango dira Arabako 29 tokitan ekainaren 28tik aurrera. Eta beste horrenbeste, musika banden kontzertuei dagokienez: abian dira dagoeneko, eta bost toki erakundetan izango dira Agurain, Araia, Bastida, Laudio eta Eltziegoko bandak.

Uztailean, Schubertiadaren txanda izango da Gaubean, zeinak lau kontzertu ekarriko baititu Tuesta eta Bachicabora, eta Organo Jaialdia ere orduan abiatuko da, eta programa horren barruan bost kontzertu emango dira Oion, Moreda Araba, Agurain, Eskuernaga eta Ibarran. Garai bertsuan, Zigoitiak Festikale hartuko du, Landa Inguruneko Nazioarteko Antzerki Jaialdia.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [KULTURA]