logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Schubertiada-ren bigarren edizioa Gaubeara iritsiko da lau kontzerturekin


Ampliar

Tuesta eta Bachicabon nazioarteko panoramaren etorkizun handiko ahotsik eta musikaririk onenetariko batzuk egongo dira

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko ekainaren 17a. Gaubeako hainbat gunetako elizetan, Schubertiadaren bigarren edizioa egingo da uda honetan. Ekitaldi hori asmatu zen Franz Schubert (1797-1828) konpositorearen musika ospatzeko haren lanen irudikapen gisa, eta Arabako Foru Aldundiaren, Vital Fundazioaren eta Musikeneren laguntza du.

Lehenengo edizioa oso arrakastatsua izan zen, eta hori dela-eta Gaubeako Udalak eta Bartzelonako Associació Franz Schubert elkarteak erabaki dute jarraitu egin behar dutela Franz Schuberten mundu zoragarria erakusten, eta horri esker, uztaileko larunbatetan (2019ko uztailaren 6, 13, 20 eta 27) maila handiko kontzertuak egongo dira Tuestan eta Bachicabon.

Lehenengo kontzertuan, Fatma Said egongo da, musikan goraka ari den izarretako bat; hau da, Egiptoko soprano bat, zeinari buruz esaten baitute bere belaunaldiko artista gazte hunkigarrienetako bat dela. Frankfurter Allgemeine Zeitungen arabera, “deskubrimendu bat da”, eta Fatmaren ezaugarria ez da soilik opera antzoki eta kontzertuetan kantatzen aritzen dela, ezpada giza kalitate handikoa dela eta haren herrialdearen ordezkari aritzen dela kultura eta hezkuntzaren enbaxadore gisa.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu