logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Korterraza Arabak 5. edizioa egingo du Arabako 28 herritan 31 proiekzio eskainita


Ampliar

• “Hotzean garbitu” izan da Euskadiko Sariaren irabazle. • Korterrazak 50 film labur proiektatuko ditu, haien artean 6 arabar.

Partekatu berria
Korterraza Araba berriro itzuli da udan Arabara. Film laburren aire zabaleko jaialdiak 5. edizioa ospatuko du, ekainaren amaieratik irailaren hasierara bitartean 31 proiekzio eskainita lurraldeko 28 herritan zehar. Lehiaketa horrek udako gauak girotuko ditu azken urteko film labur aipagarrienak eskainiz. Haietatik sei film laburrek sortzaile arabarrak dituzte.

Kultura Kalean! kultura elkarteak antolatu du jaialdia, Arabako Foru Aldundiaren, jaialdian parte hartzen duten udalen, Laboral Kutxaren eta El Correo egunkariaren babesarekin..

“Aurten ere Araban zehar ibiliko gara, gure iritziz herrietako biztanleek oso ondo balioesten duten kultura jarduera batekin” adierazi du Xabi Vitoria antolatzaileak. “Herri eta proiekzio kopurua errepikatuko dugu, eta jadanik oso finkatuta gaude lurraldeko udako jardueretan. Iaz 2.200 lagun hurbildu ziren jaialdiaz gozatzera eta poz-pozik gaude jendeak egin dion harrerarekin”.

Korterraza Araba ekainaren 28an, ostirala, hasiko da Artziniegan eta Leziñanan, eta ondoren, Estavillon, Duran, Zambranan, Armiñonen, Pobesen, Urizaharrean, Oron, Aramaion, Dulantzin, Legution, Izarran, Okinan, Ondategin, Gesaltza Añanan, Okondon, Amurrion, Berantevillan, Ozion, Maeztun, Zuhatzu Kuartangon, Bastidan, Larrazubin, Barrion, Ribagudan eta Laudion zehar jarraituko du, irailaren 6an, ostirala, Burgelura iritsi arte denboraldiko azken proiekzioarekin.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu