logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Astelehenetik aurrera, Gasteiz-Dulantzi-Araia 5. linea Arkautiko akademian geratuko da


Ampliar

Ikastegian lanean eta prestakuntzan ari direnei zerbitzua emateko

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko ekainaren 14a. - Datorren ekainaren 17tik aurrera, Gasteiz-Dulantzi-Araia 5. lineako autobusak Arkautiko Polizia eta Larrialdietako Akademian geratuko dira, egunero lanera edo prestakuntza saioetara joaten direnei zerbitzua emateko.

Polizia eta Larrialdietako Akademiako zuzendaritzak eskatu du geltoki hori jartzeko; dena den, geltoki berri horrek ez ditu lineako ordutegiak aldatuko. Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak oniritzia eman dio eskaera horri, bide segurtasunaren ikuspuntutik eskaeraren bideragarritasuna aztertu ondoren.

Horrela, ekainaren 17 astelehenetik aurrera, Gasteiz-Dulantzi-Araia 5. lineako autobusak Arkautiko akademian geratuko dira Gasteizko noranzkoan doazen guztietan, eta kontrako noranzkoan bakarrik bidaiariren batek eskatzen badu.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Gizarte Politiken Saileko foru diputatua]