logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Bihar hasiko da udako denboraldia Zadorrako urtegietako Arabako hondartzetan

Zuzenak taldeko Roberto Galdos kirolariak jaso du Bandera Urdina Landan.
Ampliar

Zuzenak taldeko Roberto Galdos kirolariak jaso du Bandera Urdina Landan.

Roberto Galdos, Zuzenak taldeko kirolaria, Arratzua-Ubarrundiako biztanlea, eta badmintonean nazioarteko titulu garrantzitsuen irabazlea, izango da bandera urdina igoko duena, zeina baita ingurumenaren eta erabilera publikoaren arteko bateragarritasunaren ikur, eta zerbitzuen irisgarritasunaren adierazle. Ingurumen Saileko foru diputatu Josean Galerak nabarmendu du Aldundiak egin duen ahalegina lortzeko “oztoporik gabeko hondartzak, guztiontzat”.

Partekatu berria
Landako hondartza, 2019ko ekainaren 14a. Bihar hasiko da udako denboraldia Zadorrako urtegietako Arabako hondartzetan eta, gaur goizetik, bandera urdina jarrita dago, erabilera publikoaren eta ingurumena zaintzearen arteko bateragarritasunaren ikur, baita zerbitzuen irisgarritasunarena ere.

Aurten, Roberto Galdos Zuzenak taldeko badminton jokalaria, Arratzua-Ubarrundiako biztanlea, izan da bandera urdina igotzearen arduraduna. Jokalariak bertaratutakoei adierazi die zein garrantzitsua den zerbitzu irisgarriak lortzea. Harekin batera egon dira Josean Galera, Ingurumen Saileko foru diputatua, Blanca Antepara, udalerriko alkatea, eta Zadorrako urtegiak hartzen dituen udalerrietako tokiko agintariak.


Galerak gogorarazi du Zadorrako urtegia Arabako Natura 2000 Sarearen 29 naturguneetako bat dela, eta udaro ia 160.000 bisitaritik gora izaten dituela, natura balioak eta zerbitzuen kalitateak erakarrita. Mugikortasun urria duten pertsonentzat zerbitzuen irisgarritasuna hobetzeko egindako inbertsioei esker, guztiontzat egokiak diren zerbitzuak dira, foru diputatuak gogorarazi duen bezala.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua]