logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Prado Museo Nazionalak Murilloren ‘Escorialeko Andra Maria Sortzez Garbia’ laga dio Arabako Arte Ederren Museoari


Ampliar

Madrilgo museoak berrehun urte bete dituela ospatzeko antolatutako ekintzetako bat da

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 13a. Gaurtik aurrera, Arabako Arte Ederren Museoak beste artelan bat izango du erakusgai: Bartolome Esteban Murilloren Escorialeko Andra Maria Sortzez Garbia, zeina hilabetez ikusi ahal izango baitute foru museo sareko bisitariek. Berrehun urte bete dituela-eta, Prado Museo Nazionalak jarduera programazio berezia antolatu du, eta artelanaren lagapena ‘Espainian hara eta hona’ proiektuko ekimenetako bat da.

Museoak bere bildumako obra garrantzitsuak lagako dizkie hilabetez Espainiako hainbat museori (erkidego bakoitzeko bati, Madrilgo Erkidegokoei izan ezik). Gainera, pinturetako askok lotura izango dute hartuko dituzten museoekin.

Miguel Falomir, Prado Museo Nazionaleko zuzendaria, Igone Martinez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuarekin batera izan da koadroaren aurkezpen ekitaldian, eta azaldu duenez, Murilloren Escorialeko Andra Maria Sortzez Garbia ekainaren 13tik uztailaren 14ra izango da Arabako Arte Eder Museoan.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputada foral de Euskera, Cultura y Deporte]