logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

"Durante, después" erakusketak hausnarketa espazio bihurtzen du Amarika Aretoa


Ampliar

Erakusketak Naia del Castillo, Ixone Sadaba eta Miren Doizen lanak batzen ditu eta Sema D’Acosta argazkilari ezaguna da honen komisario

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 12a. Gaurtik aurrera ikusgai izango dugu Amarica aretoan DURANTE, DESPUÉS erakusketa. Proiektu honek hausnartu egiten du gauzak nola gertatzen diren, tailerrean ikerkuntza eta errekuntzak nola egiten diren, eta nola eraldatzen eta komunikatzen diren ideiak irudien bitartez. Erakusketa honetarako hiru egile aukeratu ditugu: IXONE SÁDABA, NAIA DEL CASTILLO eta MIREN DOIZ. Hirurek ulertzen dute berdin argazkilaritza, eta garrantzi handia ematen diote beren lanean estudioan hausnartzeari eta ez horrenbeste istant bat harrapatzeko bilaketa gorabeheratsuari.

Sema D’Acosta erakusketaren komisarioaren hitzak erabiliz, “argazkilaritza ulertzeko modu berri bateranzko trantsizioa bizitzen ari gara. Argazkilaritzak ez du jada XX. mendean nagusi izan den dokumentatzeko xedea. Panorama orain ezberdina da eta egoera eta prozesu esperimentalak sortzen dira batez ere”.

Hortaz, jakin nahi dugu zein bide egin duen haietako bakoitzak obra eraikitzeko eta zein diren ibilbide horretan izan dituzten kezkak. Batetik, amaitutako piezak ditugu ikusgai; bestetik, amaitu gabeko jarduerak, aldaketak modu organikoan egitea ahalbidetzen duen ibilbidearen garrantzia agerian uzten digutenak, eta garrantzi bera –edo handiagoa- ematen diotenak aurreko pausoei amaierako egoerari baino.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Erakusketaren katalogoa

Áreas: [KULTURA]