logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Araba Euskaraz hasi da Arabako Foru Aldundian


Ampliar

Ramiro González diputatu nagusiak harrera egin die gaur Armentia Ikastolako arduradunei. Igande honetan izango da Arabako ikastolen hitzordu nagusia Vitoria-Gasteizen

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko ekainaren 12a. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak eta Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak harrera egin diete gaur goizean Xabier Arrieta Ikastolen Elkarteko lehendakariari, Joseba Aginagalde, Arabako Ikastolen Federazioko arduradunari eta Armentiako Ikastolako zuzendari eta presidenteari, Agurne Barruso eta Liher Larrea. Izan ere, igandean ospatuko dute Araba Euskarazko aurtengo ekitaldia.

Foru arduradunak lurraldeko ikastolen aldarrikapena egiteko joango dira hitzordu horretara, eta zorte ona izan dezatela opatu diete antolatzaileei. Ondoren, asteburu honetan ikusiko diren kamiseta bana jaso dute ‘GERTU’ leloarekin.
Áreas: [EUSKARA] [Diputatu Nagusia]