logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak kanpaina bat abiarazi du “auzo” saltegiak dinamizatu eta ikusarazteko


Ampliar

Kanpainaren barruan sartzen dira kale antzerkia eta erakustoki ilustrazioa Gasteizen, Laudion, Amurrion, Agurainen eta Guardian

200 saltegi inguruk parte hartuko dute ekimen honetan

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko ekainaren 7a. Arabako Foru Aldundiak bihar, larunbata, abian jarriko du beste kanpaina bat Gasteizko, Laudioko, Amurrioko, Aguraingo eta Guardiako txikizkako saltegiak dinamizatu eta ikusarazteko. “Auzo saltegiak" kanpainak Arabako herri horietako merkataritza zonak animatuko ditu ekainean zehar, kale antzerkiaren, erakustokien ilustrazioaren eta sustapeneko askotariko materialaren bidez.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatuak eta Felipe García arloko zuzendariak gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan kanpaina hau, Arabako arloko elkarteen ordezkariak aurrean izan direla, eta nabarmendu dute zer nolako garrantzia daukan tokiko merkataritzak “gure auzo, herri eta hiri”etako ekonomia, enplegu eta gizarte kohesioarentzat.

“Saltegi hauek funtsezkoak dira; enplegua eta aberastasuna sortzen dute eta hiri guneei izaera ematen diete, saltegirik ez balego arima gabeko eraikin eta etxebizitza multzo bat baino ez liratekeelako izango. Denok konturatu behar gara horretaz eta horren arabera jokatu behar dugu” esan dute.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]