logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako 32 udalerritako 142 aireko argazki historiko digitalizatuko du aldundiak


Ampliar

Argazkiak 70 eta 80ko hamarkadetakoak dira eta dagoeneko herritarren esku daude doan aldundiaren web orrian: www.araba.eus eta lotune honetan

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko ekainaren 6a. Arabako Foru Aldundiak Arabako 32 udalerritako aireko argazki historikoak digitalizatu ditu, eta dagoeneko herritarren eskura jarri ditu doan aldundiaren web orrian: www.araba.eus edo hemen klik eginda. Guztira 142 argazki dira, 1975 eta 1981 bitartean egindako hegaldi panoramikoetan atereak. Sarbide publikoa daukate eta testigantza historiko handia dira; gainera, hirigintza aldetik ere informazioa eman dezakete.

Zehazki udalerri hauetako argazki zaharrak digitalizatu ditu Arabako Foru Aldundiko Hirigintza Zerbitzuak: Amurrio, Armiñon, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Mañueta, Berantevilla, Burgelu, Bilar, Uribarri Ganboa eta Urrunagako urtegiak, Kripan, Kuartango, Bastida, Lagran, Lantziego, Lantaron, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda Araba, Navaridas, Okondo, Oion, Urizaharra, Erriberagoitia, Samaniego, Trebiñu, Urkabustaiz, Gaubea, Harana, Eskuernaga, Gasteiz, Iekora eta Zambrana.

Arabako osoko egungo aireko argazkiak
Halaber, erakunde arabarrak bukatu du lurralde osoko egungo aireko argazkiak berriztatzen. Hainbat hegaldi sistemaren bidez lurraldeko herrigune guztietako argazkiak egin ditu, Gasteizkoak izan ezik.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [HIRIGINTZA]