logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

1.100 txirrindularik baino gehiagok parte hartuko dute Eusko Bike Challenge-ren zortzigarren edizioan


Ampliar

BTTko ultramaratoia datorren larunbatean egingo da Kanpezun

Ekonomiaren gainean eragin handia izango du Mendialdean

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko ekainaren 5a. 1.100 txirrindularik baino gehiagok parte hartuko dute datorren larunbatean, ekainak 8, egingo den EUSKO BIKE CHALLENGE mendi bizikletako ultramaratoiaren zortzigarren edizioan. Irteera eta helmuga Santikurutze Kanpezun izango da. Kirol proba honek eragin handia izango du ekonomiaren gainean, asteburu guztian, Kanpezuko eta Mendialdeko ostatu, taberna, jatetxe eta dendetan.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak, Eduardo Ruiz de Loizaga Santikurutze Kanpezuko zinegotziak, Pedales txirrindularitza klubeko lehendakari Angel Teijidok eta Kepa Ortiz de Urbina Laboral Kutxako ordezkariak gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan kirol proba herritar hau, eta informazioa eman dute parte hartzeari, ibilbideei eta ordutegiari buruz.

EUSKO BIKE CHALLENGEk, beste edizioetan bezala, luzera eta gogortasun desberdinetako bi ibilbide aurkeztu ditu: lehenengoa edo gold, 117 kilometrotakoa eta 3.670 metroko maldakoa, eta bigarrena edo silver, 84 kilometrotakoa eta 2.884 metroko malda positibokoa. Fisikoki asko eskatzen du bi kasuetan; hain zuzen ere, parte hartzaileek batez beste 8-10 ordu inguru ematen dute proba egiten.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]