logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak dirulaguntza eman du gizarte zerbitzuen arloko elkarteen lokalak zaharberritzeko eta haietarako ekipamenduak eskuratzeko

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 31. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE), Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoak, onespena eman dio gizarte zerbitzuen arloan diharduten Arabako elkarte eta fundazioentzako deialdiari. Laguntzak elkarte eta fundazio horien lokal sozialak zaharberritzen eta egokitzen laguntzeko dira, bai eta beren jarduerak eta programak gauzatzeko behar duten ekipamendua eskuratzen laguntzeko ere. GOFEk 30.000 euro bideratu ditu deialdi horretarako.

Berriki, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak beste bi laguntza deialdi onetsi ditu gizarte zerbitzuen eremuko erakundeentzat. Haietarik bat 500.000 euroz hornitua dago eta xedetzat du elkarte horiek mantentzen laguntzea eta jarduerak egitea 2019. urtean. Bestea, 22.000 euroz hornitua dago, eta gizarte zerbitzuekin zerikusia duten ikastaroak, jardunaldiak, biltzarrak eta mintegiak diruz laguntzeko da.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]