logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako parke naturalek ingurumen jardueraz betetako programa osoa aurkeztu dute ekainerako


Ampliar

Arabako Foru Aldundiak zenbait jarduera antolatu ditu Valderejon, Izkin, Gorbeian eta Aizkorri-Aratzen, hala nola ilargiaren eta planeten behaketa, lurraldeko orkideak ezagutzeko txangoa eta galzorian dagoen ‘Apollo’ tximeleta bilatzeko irteera

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 31. Ekainean, ingurumenari loturiko hainbat proposamen eskainiko dituzte Arabako parke naturaletan, non lantegiak eta jolas zein hezkuntza jarduerak egingo baitira asteburu guztietan.

Programari asteburuan emango zaio hasiera Valderejoko parke naturalean, hain zuzen Bioblitz jarduerarekin. Hurrengo ekitaldia Izkin izango da: ekainaren 8an, larunbatean, ilargiari eta planetei behatzeko aukera izango da arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Hurrengo egunerako, aldundiak Euskadiko gailurrik mitikoenerako igoera berezia antolatu du, hots, Gorbeiara, parke naturalaren 25. urteurrena ospatzeko.

Ekainaren 25ean, industriaren eta paisaiaren arteko sinbiosi posiblea aztertzeko jardunaldia egingo da Aizkorri-Aratzen. Goizeko 10:00etatik aurrera, Araiako parketxean.

Ekainaren 30ean, bestalde, lurraldeko orkideak hobeto ezagutzeko irteera egingo da Izkiko parke naturalean, jolas ikuspegiarekin, baina didaktikoa ere izango da. 10:30etik 13:30era, parketxetik abiatuta, Korresen.

Asteburu horretan bertan, bai larunbatean bai igandean, irteera bana egingo da Valderejon, klima aldaketaren ondorioz galzorian dagoen ‘Apollo’ espezieko tximeletak bilatzeko.

Agenda: Ekaineko jarduerak

Áreas: [INGURUMENA]