logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Asteburu honetan biodibertsitatearen maratoia izango da Valderejon, bertako fauna eta flora inbentariatzeko


Ampliar

Arabako Foru Aldundiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak laginketa programa bat antolatu dute; adituak izango ditu buru, eta xedea da eremuan bizi diren espeziei buruzko ahalik eta informazio gehien jasotzea

BIOBLITZ
Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 29a. Valderejo herritarrek ongien ezagutzen duten eremu natural babestuetako bat da eta natura ondare baliotsua du. Bertako fauna eta flora ezagutzera emateko, bioblitz bat antolatuko dute. Bioblitza talde taxonomiko batek edo gehiagok toki eta egun jakin batean elkarlanean egindako laginketa da. Beste era batera esanda, bioblitza parte hartzeko aukera ematen duen ekintza da, herritarren zientzian oinarritzen dena, eta zeinaren helburua baita leku eta data jakin batean ahalik eta espezie gehien erregistratzea. Helburu zientifiko hori lortzeko (eremu batean dauden espezieen zerrenda egitea) xedea izateaz gain, bioblitzak tresna aparta dira prestakuntzarako, ingurumen hezkuntzarako eta zientzia sustatzeko.

Ekintza ekainaren 1ean, larunbata, hasiko da, 20:00etan, eta igandean, hilak 2, amaituko, 17:00etan. Denbora tarte horretan landa laginketak egingo dira, alegia, aukera izango da adituekin batera kanpora atera eta Valderejoko espezieak identifikatzeko: hegaztiak, saguzarrak, anfibioak, narrastiak, tximeletak, armiarmak edota landareak, besteak beste.

Nahi duen herritar orok har dezake parte. Nahikoa da Valderejora hurbildu eta laginketan laguntzea. Ez da beharrezkoa izena ematea.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua]