logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Bastidak bat egiten du bisoi europarraren kontserbazioarekin


Ampliar


Ampliar

Arabako Foru Aldundiak datorren igandean, ekainak 2, Guardia - Arabako Errioxako Kuadrillak antolaturiko hitzaldi zikloan eta BIOZIK lantegietan parte hartuko du

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 29a. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak datorren igandean ‘Conservación de mamíferos en Rioja Alavesa, el ejemplo del visón europeo en el proyecto Life Lutreola’ hitzaldia aurkeztuko du. Marta Olaldek eta Jonathan Rubinesek aurkeztuko dute, zeinek, goizeko hamarretatik aurrera, ugaztun mehatxatu horren kontserbazio proiektuaren berri emango baitute. Aldi berean, Arabako Errioxako ugaztunen ohitura, oinatz eta arrastoei buruzko lantegi bat egingo da haurrentzat, lehenago izena eman beharko delarik 945 600 252 telefonora deituta.

Geroago, 11:30ean, bertaratuak Bastidako kiroldegitik Ebro Ibaia KBEan (Natura 2000 Sareko natura gune babestua) dagoen Andaberdeko legar hobietara joango dira, bertatik bertara jakiteko zer proiektu egin den bisoi europarra berreskuratzeko, eta proiektu horrek, gainera, beste espezie askori ere onura ekarriko die, hala nola anfibioei, narrastiei, karraskariei, burruntziei, tximeletei, uhalde enarari eta beste hegazti batzuei. Hori guztia lurraldeko biodibertsitatea eta natura gune babestuak hobetu eta aktiboki kontserbatzeko.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [INGURUMENA]