logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Inoizko Final Four ikusienak 200 milioi ikusleren aurrean kokatu du Gasteiz


Ampliar

Hotelen okupazioa % 98tik gorakoa izan zen ekitaldiak iraun bitartean

EuroLeaguek, Saski Baskoniak eta erakundeek lehiaketaren oso balorazio positiboa egin dute. 550 kazetari izan ziren jarraipena egiten eta 193 herrialdetan ikusi ahal izan zen

EuroLeaguek eta partiduetako ikusleek istilurik egon ez izana eta antolakuntza egokia txalotu dituzte

Google Trendsen arabera, azken 15 urteetan Interneten izandako interes maila handiena lortu du Gasteizek

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 24a. Gasteizko Final Four txapelketa arrakastatsua izan da. Euskadi, Araba, Gasteiz eta Saki Baskonia haien historiako kirol ekitaldirik garrantzitsuena antolatzen aritu dira urte osoan zehar, eta erakutsi dute badutela gaitasuna hau bezalako lehen mailako kirol ekitaldiak antolatzeko. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Saski Baskoniak Final Four txapelketaren oso balorazio positiboa egin dute gaur goizean. Eta EuroLeaguek berak horixe adierazi du, eta eskerrak eman dizkie toki erakundeei eta Baskoniari tamaina horretako ekitaldia antolatzeko izandako elkarlanagatik eta parte hartzeagatik.

Antolakuntzako batzorde orokorrak ekitaldiak Gasteizen izan duen eraginaren balorazioa egin du gaur goizean, urtean zehar ekitaldia antolatzeaz arduratu den batzordearekin bildu ostean. Erakundeek eta Saski Baskoniak osatutako batzordea 50 bat aldiz bildu da.

Pozik handiena Final Four txapelketa antolatzea bera izan da. Lehen aldia da horren tamaina eta oihartzun handiko ekitaldi bat hiri ertain batean egin dena. Eta egoitza hiria izan den Gasteiz gai izan da txapelketaren beharrei erantzuteko, bai eta 31 herrialdetako 550 kazetarienei ere. Horri esker, hiriko eta inguruetako ostatuetan okupazio maila oso handia izan da, % 98 baino handiagoa, txapelketaren egunetan ez ezik, aurreko astean ere. Zaleen % 52 Espainiako Estatutik kanpokoak ziren eta inguruko hirietan hartu dute ostatu. Hiri horiek ere Gasteizko Final Four antolatzen lagundu dute eta egoitza nagusiarekin elkarlanean aritu dira.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [Diputatu Nagusi ordea]