logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Agora TeknoCamp, eragileen arteko lankidetzari esker gure gazteei zientzia eta teknologia hurbiltzen dien udako campusa


Ampliar

120 neska-mutilek Agora TeknoCampen hirugarren campusean izena eman ahal izango dute ekainaren 24tik 28ra bitartean

Lekua gordetzeko epea gaurtik ekainaren 7ra bitartean egongo da irekita

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 23a. Arabako Foru Aldundiak, UPV/EHUk, Egibidek, Ikaslan Arabak eta Innobasquek, hirugarrenez urtez, abian jarri dute Agora Teknocamp, zientzia eta teknologia ikasi eta haiekin dibertitu nahi duten Arabako neska-mutilentzako udako campusa.

Hirugarren edizio honetan, Agora TeknoCamp hezkuntza proiektu erreferente gisa sendotu da zientzia eta teknologia arloan.

Aurten ere 120 plaza eskaintzen dira, horietatik 60 Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako neska-mutilentzat dira, eta beste 60 plazak DBHko 1. eta 2. mailetako neska-mutilentzat. Gasteizko Egibide, Mendizabala LHII ikastetxean eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolan emango da prestakuntza eta haien talde profesionalek gidatuko dituzte jarduerak astebetez.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Lehen diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntza eta Demografia Erronka Saileko foru diputatua]