logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Familia harrerara hurbiltzeko hitzaldia izango da Amurrion datorren astelehenean

Harrera familien kanpaina
Ampliar

Harrera familien kanpaina


Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 23a. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE), Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoak, beste informazio hitzaldi bat antolatu du babes gabezia egoera larrian dauden adingabeen familia harreraren inguruan. Hitzordua astelehenean, hilak 27, izango da, Amurrioko kultur etxean, 18:30ean.

GOFE lurralde historiko osoan egiten ari da hitzaldiak, familia harreran interesa duten pertsonentzat eta familientzat errazagoa izan dadin bertaratzea eta programaren berri jasotzea. Programaren xedea da familia giro egonkor bat eskaintzea beren gurasoekin aldi batez bizitzeko modurik ez duten haur eta nerabeei, behar bezala haz daitezen.

Hitzaldia, berez, Araban familia harreraren inguruko interesa duten pertsona guztientzat da, eta harrera modu horren oinarrizko alderdiak jorratuko dira, informazioa emango da adingabeen ezaugarri eta bizipenen inguruan, protagonista bakoitzak harreran zer zeregin duen aztertuko da, zein lege eta administrazio esparru dagokion, eta, guzti-guztia, parte hartzean oinarritutako metodologia dinamiko baten bidez.

Profil guztietako eta mota guztietako familiek egin dezakete harrera: familia osoa, bikotea, bakarrik bizi diren pertsonak, diren seme-alabadunak edo ez. Interesatuek Familia Harrerari laguntzeko Programara jo dezakete 945 77 30 52 telefonoaren bidez edo posta elektronikoaren bidez: acogimiento@araba.eus
Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]